XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

capitalistas con los recursos de que dispone y la fácil ganancia que el arancel le proporciona con la ayuda de sencillas manipulaciones, acabará con todas las antiguas ferrerias quantas existen y se tragará sola las utilidades que entre sus duenos y trabajadores deberian repartirse...

Baina handik laster Boluetako lantegia Bizkaiko burdin totxoa erosten hasi zenean, borrokak baretu ziren.

Hala ere, ohizko olek zeregin gutxi zuten etorkizunean, berriztatu ezean.

Bizkaian behintzat, olak 1850ean beren itzulerarik gabeko azken hondamendian sarturik, gainbehera hasi ziren.

Urte haietan, 1853an hain zuzen ere, olagizonen batzordeak bigarren galdaketako lantegiak eskualdeka eraikitzea proposatu zuen burdinoletako totxoa erabil zezaten, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.

Hala ere, zenbait ola berriztatu egin ziren.

Tourangin eta Gurlt-en berrikuntzak onartuz eta kalitatezko burdina produzituz, eskari berezia asez XX. menderarte iraun egin zuten.

Ohizko olak (1865ean Araban, 1867an Bizkaian, 1880an Gipuzkoan) erabat ezkutatu ziren.

Nafarroan 1866an artean 24 zutik zeuden.

Aipatu dugun 1843.eko matxinada-giroan, meatzaritzan ere gatazka nabarmena izan zen, 1843. urtea ohizko mea-erauzketan mugarri gertatu zelarik.

Laburbilduz, 1844ean Bizkaian jadanik industrigintza berriaren bultzada nahikoa finkaturik...